Argi dago, orain dela urte batzuetatik hona hezkuntzaren munduan aldaketa ugari eman direla; bai teknologi berriei dagokionez, eta baita irakasleek klaseak emateko moduari dagokionean ere. Gaur egun, internetek eta komunikabideek izugarrizko eragina dute hezkuntzan eta horregatik irakasleok prestatuak egon beharko dugu erantzun egoki bat eman ahal izateko.
Irakaskuntzan sartu berri diren irakasle gazteek, batez ere, interes eta gogo handiagoak dituzte teknologi berriekin lan egiteko. Egia da, azken urteotan ikastaro ugari egon direla irakasleentzat, baina benetan zein puntutaraino praktikan jarriko dute teorian ikasitako hori? Nork erabiliko ditu gehien bat, irakaskuntzan urteak daraman irakasleak ala hasi berria denak? Zer egin dezakegu urteak daramatzaten irakasleak motibatzeko?
Eta zuei zer iruditzen zaizue? Animatu eta idatzi!
No hay comentarios:
Publicar un comentario