Hau da gure webquesta, izenburuak dioen bezala lurralde desberdinei buruzkoa.
Ea gustatzen zaizuen!
Ondo izan
lunes, 18 de abril de 2011
lunes, 11 de abril de 2011
Webquest gure proiektu berria
Kaixo lagunok! Zer moduz doa astelehen goiza? Pixka bat gogorra ezta? Bueno animo guztioi, Aste Santutako oporrak hementxe ditugu eta.
Aurreko astean, talde bakoitzak gure aldizkaria aurkeztu genuen eta egia esan oso lan politak ikusi ziren.
Gaur berriz, proiektu berri batekin hasi gara, Webquest-arekin hain zuzen ere, eta itxura ona duela esan behar dugu.
Beno ba animo guztioi lan honekin eta hemendik bi astetara ikusiko ditugu emaitzak! Ea aurrekoak bezain politak irteten diren!
Ondo izan!
Aurreko astean, talde bakoitzak gure aldizkaria aurkeztu genuen eta egia esan oso lan politak ikusi ziren.
Gaur berriz, proiektu berri batekin hasi gara, Webquest-arekin hain zuzen ere, eta itxura ona duela esan behar dugu.
Beno ba animo guztioi lan honekin eta hemendik bi astetara ikusiko ditugu emaitzak! Ea aurrekoak bezain politak irteten diren!
Ondo izan!
martes, 5 de abril de 2011
Berrikuntzekin heziz aldizkaria
Aldizkaria landu ondoren, honako ONDORIO hauek atera ditugu:
Teknologia berriek gero eta garrantzi gehiago dute gure eguneroko bizitzan: lanean, asialdian… gauza berriak sortzen eta beste batzuk aldatzen doaz, eta horrek ere gizartean aldaketa bat eskatzen du. Gizartea era berri honetara egokitu den bezala hezkuntza ere aldaketa horretan murgildu beharko da, eskola gizartearen islada bat delako.
Lan honen bidez teknologi berrien inguruko hainbat programa eta baliabide jaso ditugu. Baliabide hauek eskolan ikasleekin eta irakasleekin erabili daitezkeen materialak dira (blog bat nola sortu, teknologia berriak nola sartu gelan, behar bereziei nola erantzun teknologi berriak erabiliz… ) gainera hezkuntzan aplikatzen diren zenbait proiekturen berri ere ikusi ditugu esaterako: IKT, Eskola 2.0, Ikasys, Web 2.0…
Jarraian, lan honetan jasotako informazioari eta egindako lanari esker, hausnarketa sakon bat egitea lortu dugu, eta hauek izan dira atera ditugun ondorio nagusiak:
- Teknologia berriak gero eta lehenago txertatzeko beharra: lehen aipatu dugun bezala teknologi berriek gure eguneroko bizitzan gero eta garrantzi gehiago dute. Horregatik, gure ustez ikasleek txikitatik hasi behar dira kontaktuan jartzen eta murgiltzen mundu honetan. Ikasteko eta irakasteko modu desberdin bat delako eta etengabeko berrikuntzak dauden gizarte batean aurkitzen gaudelako.
- Irakasleen formazioa: irakasleen formazioa beti izan da eta izango da garrantzitsua eta beharrezkoa; eta arlo honetan zer esanik ez. Gaur egun irakasle asko daude mundu hau ezagutu ez dutenak edo kontaktu eskasa izan dutenak. Horregatik, garrantzitsua izango da irakasleei formazioa eskaintzea, hauek motibatzea, eta material egokiak prestatzea gai honetan pixkanaka-pixkanaka txertatzen joateko.
- Baina ezinbestekoa ikusten dugu ere alde praktiko bat bultzatzea ikusitakoa ondoren, ikasgelan aplikatu ahal izateko.
- Behar bereziak erantzuteko eta integrazioa bultzatzeko tresna egokia: orain arte emandako hezkuntza ez da ikasle askotara ailegatzen. Horregatik modu honen bidez, aukera paregabea daukagu hezkuntza bereziak dituzten ikasleekin lan egiteko. Dakigun bezala, maila ezberdinetako ikasleak izango ditugu eta hauei egokitu daitezke ariketak, adb. Abesti bat ipintzetik, hegaztien dokumental bat aurkitzeraino.
- Eskolaren inplikazioa beharrezkoa eta honen ondorioak: profesionalen eta eskola osoaren inplikazioa eta koordinazioa funtsezkoa izango da lan hau martxan jartzeko.
- Teknologia berriek ekartzen dituzten zailtasunak: aldaketa guztiek onurak eta zailtasunak ekartzen dituzte. Alegia, kasu honetan hainbat zailtasun aurkitzen ditugu, hala nola, arazo teknikoak.
- Eskola ekonomikoki ondo egotea: materialak erosi ahal izateko edota pertsona espezifikoa kontratatzeko dirua edukitzea.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)